Eraso matxisten aurrean jarduteko protokoloaren berri eman du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 21a, 08:59

Lasarte-Oriako Udalak aurtengo San Pedro Jaietan gerta daitezkeen eraso matxisten aurrean jarduteko udal protokoloa aurkeztu du. Horrekin batera, zerbitzu publikoen gaineko zenbait argibide ere eman ditu

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Lourdes Acevedok hartu du hitza agerraldiari hasiera emateko, eta esan, zenbait udal departamentuak lanean ari direla Lasarte-Orian (bereziki herriko jaien garaian) gerta daitezkeen eraso sexistak saihestu eta  horien aurrean jardunbidea zein izan behar den zehazteko. Gaineratu du, horrekin "errespetuaren eta dibertsitatearen kultura" sustatzea dela asmoa. 

Azpimarratu du eskuartean duten protokoloak balizko erasoen aurrean erantzun "koordinatu eta eraginkorrak" ematea bermatzen duela. Laburbilduz, protokoloaren gaineko honako adierazpenok gaineratu ditu: "Denok, beldurrik gabe parte hartu eta jaiez gozatu ahal izango dugun indarkeria sexistarik gabeko inguruneak eraikitzeko aukera ematen digun ezinbesteko erreminta da".

Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroko teknikari Maite Iglesiasek hartu du hitza gero, eta protokoloaren gaineko xehetasunak eman ditu. Jakinarazi du dagoeneko Kale Nagusiko faroletan banderolak jarrita daudela. Hala, esan du datorren astean banatuko dutela herriko taberna guztietan balizko eraso  sexisten aurrean jarduteko protokoloa. Horrez gain, kondoiak, ahozapiak eta banderolak ere emango dizkiete. Eskaera bat ere egingo diete establezimendu horiei; eduki matxista eta LGTBIQ+ fobikoak azaleratzen dituzten musika eta bideoak saihestea. 

Espazio horietakoren batean balizko eraso matxista edota LGTBI fobikoren bat gertatuz gero, tabernariek lokaleko argiak piztu beharko dituzte, eta musika itzali. Erasotzailea lokaletik kanporatu beharko dute, eta erasoa jasan duenari, biktimari laguntza eskaini beharko diote. Laguntza eskatzeko zenbait telefono zenbaki ere gogorarazi dituzte: SOS Deiak (112); Lasarte-Oriako udaltzaingoa (943- 36 24 42) eta Hernaniko ertzain etxea (943-53 88 40).

Hilaren 26an, hau da, jaietako lehenengo egunean, zapiak eta banderolak banatuko ditu udalak 11:00etatik 12:00etara. Horrez gain, Iglesiasek azaldu du goizeko zein arratsaldeko txupinazoan Jaiak gureak dira lemadun puxikak jaurtiko dituztela. 

Hilaren 27 eta 28an, berriz, puntu morea izango da gauerditik 03:00ak arte. Egitasmo horren helburua zein den ere esan du: "Ikuspegi transfeminista batetik, emakumeentzako eta indarkeria matxisten biktimentzako espazio seguruak sustatzea". Nabarmendu du, gainera, bertaratzen direnek "laguntza espezializatua" izango dutela, eta sentsibilizaziorako espazio bat ere izango dela. 

Udaltzaingoaren azalpenak

Iñaki Ijurko udaltzaina ere agerraldian izan da, eta esan du, azken urteetan bezala, Ertzaintzarekin "elkarlan estua" dutela protokoloari dagokionez. Sanpedroei erreferentzia eginez, aipatu du udaltzaingoaren zerbitzua "ahal bezain beste" indartuko dutela, eta gaineratu, gaueko zerbitzuan beti egongo dela emakumezko udaltzain edo ertzaina bat lanean. 

Agustin Valdivia alkateak eutsi dio ahozko azalpenari gero, eta esan du herriko gazteen gurasoek jakin nahi izaten dutela euren seme-alabek festaz gozatzeko erabiliko duten espazioa (Oriarte Landaberriko patioa) segurua den edo ez. Horren gainean honako adierazpenak egin ditu: "Hernaniko ertzain etxearekin elkarrizketak izan ditut, eta eremu hori oso zainduta dago". 

Zerbitzu publikoak 

Aurten, Manttangorri autobusak gaueko zerbitzua eskainiko duela ere azaldu du Valdiviak. Hala, gauero egingo duen ibilbidearen eta ordutegiaren berri eman du. Andre Joakina Enea haurtzaindegiko geltokitik abiatu, eta Zabaletara joango da lehenik. Bueltan berriz ere abiatutako geltokira itzuli, eta handik Zatarainera eramango ditu bidaiariak. Kale Nagusitik Oriarako bidea egingo du gero, eta berriz ere abiapuntura (haurtzaindegira) itzuliko da zerbitzu berria hasteko. 

Hauek dira ordutegiak:

Hilaren 26tik 27rako gaua, eta 27tik 28rakoa

Andre Joakina Enea

23:10

23:50

00:30

01:10

01:50

02:30

03:10

03:50

Anbulategia

23:24

00:04

00:44

01:24

02:04

02:44

03:24

04:04

Kale Nagusia (Biyak Bat egoitza

23:31

00:11

00:51

01:31

02:11

02:51

03:31

04:11

Andre Joakina Enea

23:49

00:29

01:09

01:49

02:29

03:09

03:49

04:29

 

Hilaren 28tik 29rako gaua

Andre Joakina Enea

00:30

01:10

01:50

02:30

03:10

03:50

04:30

05:30

Anbulategia

00:44

01:24

02:04

02:44

03:24

04:04

04:44

05:44

Kale Nagusia (Biyak Bat egoitza

00:51

01:31

02:11

02:51

03:31

04:11

04:51

05:51

Andre Joakina Enea

01:09

01:49

02:29

03:09

03:49

04:29

05:09

06:09

 

Hilaren 30etik 1erako gaua

Andre Joakina Enea

23:10

23:50

00:30

01:10

Anbulategia

23:24

00:04

00:44

01:24

Kale Nagusia (Biyak Bat egoitza

23:31

00:11

00:51

01:31

Andre Joakina Enea

23:49

00:29

01:09

01:49

Kale Nagusia, itxita

Alkateak gogorarazi du Kale Nagusia itxita egongo dela Eusko Tren pareko biribilgunetik, Arkupe taberna parekoraino. Halere, herritarrek lanera joateko aukera izan eta bidai horiek egin ahal izan ditzaten zenbait unetan errepide zati hori erabilgarri egongo da. 

Ostegunean goizean etengo da trafikoa txupinazoa aurrera eraman ahal izateko. 14:00ak aldera zabalduko dute berriz ere, eta 17:00etan berriro ere itxiko dute 05:00ak arte. Ostiralean, berriz, laneguna denez, 17:00ak arte errepidea erabilgarri egongo da, baina ordu horretatik aurrera itxi, eta ezingo da berriz ere erabili astelehena, hilak 30, 05:00ak arte. Geltoki aldaketa guztien berri emango duten afixak jarriko ditu Lurraldebusek geltokietan. 

Agerraldia amaitu aurretik, esan du urtero bezala garbiketa zerbitzu berezia izango dela aurten ere, baita zabor bilketarena ere. 

OSZAR »