Alboka Abesbatzak abestutako kantuarekin hasi da aurtengo ikasturte amaierako emanaldia. Jarraian, Agurra dantzatu dute Erketz Euskal Dantzari Taldeko kideek. Ezpata-Dantzan eta Brokel zikloan aritu ere dira, Lesakako dantzei eta Iturengo soka-dantzei ekiteko tartea izan dutelarik. Erakustaldi horiek lehen zatia osatu dute. Dantza eta abesti bitartean, Lierni Rekondo aurkezle lanetan aritu da.
Dantzariek atseden hartu bitartean, Alboka Abesbatzako zenbait kideek Andoni Egañaren Herri abestia kantatu dute Erketzeko musikariekin batera. Amaitzean, bigarren zatiari hasiera eman eta Gipuzkoatik eta Nafarroatik barrena bidaiatu dute dantzaz. Bukaeran, amaierako polkaren biziki gozatu dute herritarrek. Eskainitako erakustaldiarekin gogobeteta, txalo zaparrada luzea eskaini diete herritarrek.