Rock kantutegi klasikotik hartutako abesti ezagunak jo ditu Zero Settek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 22a, 17:00

San Pedro eta Sorgin Jaiak iristear direlarik, festarako giroa sortzeko emanaldia eskaini du Zero Settek, Okendo Plazan, igande goizean. Rock generoko abestiak akordoiez jo dituzte, ordubete luzez. Metallica, Bee Gees, Van Halen, Bulego, Huntza...orotariko jatorrietako eta garaiko kantuak jo dituzte. Lehen notak entzun eta berehala dantzatzen aritu dira eserlekuetan jarritako zein zabalguneko bestelako txokoetan ipintako herritarrak; baten batzuk abesteko beta aprobetxatu dute. 

OSZAR »