Gaueko ospakizunetara begira, zenbait gomendio eman dituzte Gipuzkoako Foru Aldunditik:
- Sua zabaltzen lagun dezaketen elementuetatik gertu surik ez egitea, hala nola autoak, eraikinak, erakusleihoak, gas hodiak, linea elektrikoak, edukiontziak edo landaredia.
- Suaren ingurunea garbi edukitzea, ez hedatzeko.
- Lau metro garai edo gehiago dituen surik ez egitea.
- Surik ez piztea, haize asko badabil.
- Gasolina, disolbatzaileak edo alkohola bezalako likido sukoiak ez erabiltzea; horren ordez, papera edo lasto lehorra erabili.
- Erregai arinak ekiditea, hala nola paperak, oihalak, plastikozko kurrixkak edo konfetia, haizeak eraman ditzakeelako.
- Material arriskutsuak ez botatzea sutara: produktu piroteknikoak, sprayak, latak, pneumatikoak, zaborra edo plastikoak, ke toxikoa sortzen dutelako.
- Inguruko leihoak eta balkoiak ixtea, txinpartak etxebizitzetan sar ez daitezen.
- Adingabeak une oro gainbegiratzea: pertsona heldu batek kontrolatu behar du sua.
- Segurtasun distantzia mantentzea eta jendea gehiegi ez hurbiltzea edo suaren gainetik salto egitea saihestea.
- Su itzalgailu bat edo mangera bat eskura izatea prebentzio neurri gisa.
- Lekutik joan egin baino lehen, ziurtatzea ez dagoela ez sugarrik ez erretxinik. Estali hondakinak lurrarekin edo harearekin.
Edozein larrialdi edo gorabehera izanez gero, 112 telefono zenbakira (SOS deiak) "berehala" deitzeko eskatu dute.