Ikastaroko saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 10:00etatik 13:00etara. "Oso arruntak" diren ezagutzak baina era berean "laguntza asko eman dezaketenak" irakatsiko dituzte DYAko boluntarioek: bihotzak eta birikak suspertzeko ariketak, zauriak, erredurak, hausturak... "Oso modu eroso eta atseginean" emango dituzte eskolak, teoria eta praktika uztartuta.
Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituztenek DYA Gipuzkoaren Sorosle Titulua eskuratuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.