Maialen Chourraut kiroldegiko kantza tatami handia bihurtu zen hilaren 20an. Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judo atalak ikasturte amaierako erakustaldia egin zien senide eta lagunei. Jauziak, erorketak, giltzak... ikasturtean zehar ikasitako hainbat alor erakutsi zituzten. Borrokak ere ikusi ahal izan ziren eta horien ikusleak aho bete hortz utzi zituzten esekidura eta itzulipurdiak egin zituzten judokek.