eka 24, 08:00 Euskara
Hurrengo egunetan etorriko zaigunari begira jarri aurretik, maiatzak eman duena errepasatu dugu minutu bat pasatxo irauten duen bideo honetan.
eka 22 Euskara
"Ezagutu nuenean 62 urte inguru zeuzkan; nik, berriz, 14-edo. Oso pertsonaia berezia iruditu zitzaidan Lasarteko garai haietan. Euskaldunak baziren baina ez hainbeste, eta gutxiago txapela jantzita bere nortasuna adierazten zutenak. Honakoak esaten zizkidan: izatearen garrantzia, gure kultura hobeto ezagutzeko euskara ikastearen beharra, bolan eta tokan jokatzeko beste patxada bat... Azken finean, aitona batek erakutsi behar diona bere bilobari". Honela gogoratzen du Agustin Mujikak (Lasarte, 1960) gure herriko bi pertsonaren artean gertatutako istorio "polit" baten hasiera.