uzt 03, 15:26 Kultura
Hilabete honetarako prestatu duen programazioaren berri eman du Lasarte-Oriako Udalak. Kultur etxeko auditoriotik kalera aterako ditu antzerki, dantza eta zinema emanaldiak eta Santa Anako azoka aurrera eramango du hilaren 20an, egun osoz, 26rako egitarauaren aurrekari gisa.
uzt 03, 13:52 Kultura
Bihartik hilaren 9ra arteko biratxo bat egingo du herriko taldeak autonomia erkidego horretan zehar, bi emanaldi egiteko. Hilaren 5ean emango dute aurreneko kontzertua, Vigo lurraldeko Maria Auxiliadora elizan, bertako Mistura Vocal abesbatzarekin batera. Hiru egun geroago, A Coruñara joango dira, San Pio X eta San Roke elizan Gaos koruarekin batera kantatzera. Bidaia horretan ezagutuko dituzte baita ere Leon, Benavente edota Santiago de Compostela.