Gloria Rekarte gogoratuko dute gaurko Azken Ostiralean

Txintxarri Aldizkaria mai 30 Politika

Apirilean egindako etenaldiaren ostean, Lasarte-Oriako Sarek iragarri du Azken Ostirala ekimenari eutsiko diola berriro eta gaur (hilak 30) egingo duela manifestazioa, ohiko ibilbidearekin: Elizatzetik abiatu, Kale Nagusia eta Hipodromo etorbidea zeharkatu eta Okendo enparantzara iritsi. Plaza horretan borobila egin eta Etxerat elkartearekin adostutako manifestua irakurriko dute, besteak beste, hemeretzi urteko espetxealdiaren ondoren eragile horretan lan egin eta hil berri den Gloria Rekarte oroitzeko.

Herriko PSE-EEko idazkari nagusi izendatu dute Nuria Fernandez

Txintxarri Aldizkaria mai 29 Politika

Batzarra egin du Lasarte-Oriako PSE-EEk eta elkartu diren kideek erabaki dute Nuria Fernandez izango dela aurrerantzean idazkari nagusia, Iñaki Mugicaren lekukoa hartuta. Lasarte-Oriako Udaleko lehenengo alkateordea da, alderdi sozialistako zinegotzia eta Sozioekonomia departamentuko burua. Horrez gain, talde politikoko administrazio idazkari lanak egin ditu orain arte. Abokatu ikasketak ditu eta UGT sindikatuan lan egin zuen hainbat urtez.

OSZAR »